XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Herri honi nik zabalduko dizkiot aurrera bideak. Ikusiko duzue zenbat aberastasun lortzen dizuedan -zioen Pikuburuk

Izan dadila guztia gizarte juztizia eta berdintasunagatik.

Baina auzokideak ez ziren ados jartzen, ez zein motatako harrapakinaren atzetik joan, ez banatzeko moduan.

Bakoitzak bere beharrizanen arabera premiazkoen zitzaiona eskatzen zuen, eta denek nahi zuten lehentasunez begiratuak izatea.

On Diokleziok, maisuak, haserrea ahaztu eta bere eskakizuna gehitu zuen eskari zerrendan.

Porfirio hurbildu zen Pikubururengana eta belarrira esan zion: - Maisuari ez jaramonik egin, burutik jota dago. Liburutegia eskatu ere... Ameslari hutsa da.